Cargando...

Lege Oharra

1.1. Identifikazio-datuak

Jarraian, eskura jartzen dizkizugu www.bilbaoria2000.org web-orriaren (aurrerantzean, «web-orria») titularraren nahitaezko datuak, zerbitzuen emailea den aldetik, Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legearen 10. artikuluak xedatutakoa betetzeko:

  1. Izen soziala: BILBAO RIA 2000, S.A.
  2. Identifikazio Fiskaleko Zenbakia: A48530356
  3. Egoitza edo helbidea: José Mª Olabarri kalea, 4, C solairua, 48001, Bilbo.
  4. Helbide elektronikoa: br2000@bilbaoria2000.com
  5. Harremanetarako telefonoa: 94 661 35 00
  6. Merkataritza Erregistroko inskripzio-datuak: Bilboko Merkataritza Erregistroa, BI-468 liburukia, 112. folioa, BI-3630 zenbakidun orria.

1.2. Erabiltzeko baldintza orokorrak

Erabiltzeko eta nabigatzeko baldintza orokor hauek (aurrerantzean «baldintzak») honako hau dute xede: web-orriaren titularraren (zerbitzuen emaile gisa) eta web-orrian sartu, nabigatu eta eskainitako zerbitzuez baliatzen diren erabiltzaileen (aurrerantzean, modu indibidualean «erabiltzailea» edo modu kolektiboan «erabiltzaileak») arteko harremanak arautzea.

Web-orriak bere titularrari, horren zerbitzuei eta jarduerei buruzko informazioa (aurrerantzean, «edukia») ematen die erabiltzaileei, betiere baldintza hauen arabera. Orrialde profesionala denez, edukia ez dago adin txikiko erabiltzaileei zuzenduta.

Erabiltzaileak nabigatzen eta gure web-orriaren bidez eskaintzen ditugun zerbitzuak erabiltzen jarraitzen badu, ulertuko dugu erabiltzeko baldintza hauek onartzen dituela inolako erreserbarik gabe.

Web-orriaren titularrak eskubidea izango du baldintza hauek edonoiz eta bere kabuz aldatzeko. Beraz, baldintzak maiz berrikustea gomendatzen diegu erabiltzaileei.

1.3. Jabetza intelektuala eta industriala

1.3.1. Edukien lege-babesa

Web-orriaren titularrak eskubidea du web-orriaren jabetza intelektuala eta industriala ustiatzeko, webgunean eskuragarri dauden eduki eta elementu guztiak barne hartuta (alegia, testuak, irudiak, audioak eta bideoak), baita hirugarrenen webguneetan ostatatutakoak ere, bai horiek ere beraren jabetzakoak direlako, bai erabiltzeko beharrezko eskubideak eskuratu dituelako. Era berean, titularrak dagozkion baimenak eskuratu ditu bere web-orrian agertzen diren pertsona guztien irudi-eskubideak erabiltzeko.

Debekatuta dago edukiaren erreprodukzio osoa edo partziala, kopia edo banaketa egitea, titularraren berariazko baimenik gabe. Erabiltzaileak web-orrian sartu eta bertan nabigatzeak ez du inola ere esan nahi web-orriaren titularrak bere eskubideei uko egiten dienik, ezta haien transmisioa, baimen edo lagapen osoa edo partziala egiten duenik ere. Halaber, debekatuta dago web-orriaren eduki eta elementu osoak edo zati bat edonola aldatu, kopiatu, berrerabili, ustiatu, erreproduzitu edo jendaurrean ezagutaraztea helburu publiko edo komertzialekin, web-orriaren titularraren berariazko eta idatzizko baimenik gabe.

Beraz, aurreko paragrafoaren arabera, erabiltzaileak, web-orriaren edukiak eta elementuak bistaratu ez ezik, haien inprimaketak, kopiak eta deskargak ere egin ahal izango ditu, betiere ekintza horien helburu bakarra erabiltzailearen erabilera pertsonala eta pribatua bada.

Orobat, debekatuta dago titularraren harremanetarako datuak erabiltzea (posta-helbidea, telefono-zenbakia, helbide elektronikoa eta abar) edonolako jakinarazpen komertzialak bidaltzeko, salbu eta aldez aurretik horretarako baimena eskuratzen bada, araudi aplikagarriaren arabera.

1.3.2. Lotutako markak eta logotipoak

Web-orrialdean sartutako markak web-orrialdearen titularrarenak edo hirugarrenenak dira, eta, azken kasu horretan, titularrak hirugarrenen baimena du marka horiek erabiltzeko.

Web-orrialdean nabigatzen dutenek debekatuta dute marka, logotipo edo ikur bereizgarriak erabiltzea, web-orriaren titularraren baimenik gabe edo marka horiek erabiltzeko baimenik gabe.

1.4.Erantzukizunak

1.4.1. Web-orria etetea

Web-orriaren funtzionamendua zerbitzuak ematen dituzten enpresen zerbitzarietan oinarrituta dago. Zerbitzari horiek konektatuta daude komunikazio-azpiegitura publiko eta pribatuen bidez.

Web-orriaren titularrak bere esku dagoen guztia egingo du web-orriaren funtzionamendu zuzena bermatzeko. Halere, ezin du ziurtatu etenaldirik egongo ez denik, haren kontroletik kanpo daude arrazoi teknikoak —konpontzeko edo mantentzeko lanak—, estaldurarik eza edo datuak transmititzeko behar diren ekipamendu eta/edo sareen akatsak direla eta.

Hortaz, web-orrirako sarbidea eten egin daiteke ezinbesteko arrazoiak (aurreikusi ezin diren arrazoiak edo, aurreikusi ahal badira ere, saihestezinak direnak) direla eta, hala nola jarraian zerrendatzen direnak, batzuk aipatzearren baina mugatzeko asmorik gabe:

  1. Sare elektrikoak edo telefonikoak huts egitea.
  2. Web-orriak oinarri dituen zerbitzarien aurkako birus-erasoak.
  3. Erabiltzaileen hutsegiteak web-orrian sartzerakoan.
  4. Suteak, uholdeak, lurrikarak edo naturak eragindako bestelako gertaerak.
  5. Grebak edo lan-gatazkak.
  6. Gatazka belikoak edo ezinbesteko bestelako egoerak.

Web-orriaren titularrak ez du bere gain hartuko inolako erantzukizunik zerrenda horretan adierazitako edozein egoera gertatuz gero.

1.4.2. Erabiltzailearen erantzukizuna

Erabiltzaileak bere kontura eta ardurapean erabiliko du web-orria. Web-orrian sartutakoan, behartuta dago legeriak eta kode etiko aplikagarriek agindutakoaren arabera erabiltzera, baita baldintza hauek betetzera ere.

Baldintza hauetan edo babesa ematen dien legerian jasotako arauak urratuz gero, erabiltzaileak bere gain hartuko du urraketaren ondorioz web-orriaren titularrari eta/edo hirugarrenei eragindako kalte edo galeren erantzukizuna, alde batera utzita urraketak ez-zilegi bat, administrazio-zehapen bat, falta bat edo delitu bat dakarren. Beraz, web-orriaren titularrak eskubidea izango du erabiltzailearen erantzukizuna eskatzeko dagokion eremu zibilean, administratiboan, laboralean edo penalean.

1.4.3. Titularraren erantzukizuna

Web-orriaren titularrak ez du bere gain hartuko erabiltzaileari edo hirugarrenei eragindako kalte edo galeren erantzukizunik, baldin eta arrazoia erabiltzaileari egotz dakiokeen ez-betetzea edo erabiltzailearen ekipamenduaren alterazioa bada.

Era berean, ez du erantzukizunik izango birus informatikoen edo bestelako edozeren bidez web-orrian esku-sartze bidegabeak egiten badira, erabiltzaileak web-orriaren erabilera desegokia egiten badu edo erabiltzailearen ekipamendu terminalen funtzionamendu okerrak segurtasun-akatsak eragiten baditu.

1.5. Erabiltzailearen betebeharrak

Erabiltzaileak ezin du inola ere aldatu, moldatu edo kendu web-orrian dagoen daturik, informaziorik, edukirik edo elementurik.

Erabiltzaileak arretaz, zuzen eta legez erabili behar ditu eskura jartzen dizkiogun zerbitzuak. Ezin du inolaz ere eduki edo propaganda arrazista, pornografiko edo xenofoborik hedatu, ezta, oro har, delituen, indarkeriaren edo pertsonentzat zein haien oinarrizko eskubideentzat iraingarriak diren ekintzen apologia egiten duen edukirik ere.

Erabiltzaileak ezin du konpainiaren edo gainerako erabiltzaileen sistema informatikoak, gailuak edo terminalak kaltetzen dituen software, birus, malware edo bestelako eragilerik sartu.

Erabiltzaileak bakarrik izango du lege-ohar hauetan azaldutako baldintzak eta betebeharrak ez betetzeagatik gerta litezkeen kalte eta galeren erantzukizuna.

Erabiltzaileak debekatuta dauka berari edo hirugarrenei buruzko publizitatea egitea, sartzea edo hedatzea gure web-orrian eskuragarri dagoen edozein bitartekoren bidez, web-orriaren titularrak horretarako baimenik ematen ez badio.

1.6. Hiperestekak

Web-orrian hirugarrenen jabetzako beste webgune batzuei buruz egiten diren aipamenek informazio-izaera besterik ez dute izango. Web-orriaren titularrak ez ditu webgune horiek garatzen edo administratzen, eta ez da Interneteko helbide horien titularra, berariaz adierazten ez badu. Beraz, web-orriaren titularrak ez du erantzukizunik izango webgune horien edukien gainean, ezta webgune horietan sartzeak edo horiek emandako zerbitzuak erabiltzeak eragindako kalte edo galeren gainean ere.

Web-orriaren titularrak baimena ematen du beste webgune batzuetatik web-orrirako estekak edo hiperestekak jartzeko. Halere, beste webgune batetik web-orrirako esteka bat jarri nahi duen orok honako baldintza hauek bete beharko ditu:

  1. Esteka hartzen duen webguneak ez du informazio edo eduki ez-zilegirik jasoko, ezta moralaren, ohitura onen, ordena publikoaren edo hirugarrenen edozein eskubideren aurkakorik ere.
  2. Webgune horrek ez du adieraziko edo ulertaraziko web-orriaren titularrak esteka jartzeko berariazko baimena eman duenik, ezta webgunean eskaintzen edo eskuragarri jartzen diren zerbitzuak aldez aurretik gainbegiratu, onartu edo gomendatu dituenik ere. Beraz, web-orrian nabigatzen duenak ahalik eta zuhurren jokatu beharko luke estekadun webguneetako informazio, eduki eta zerbitzuak erabili eta balioztatzerakoan.
  3. Hiperesteka ezartzeak ez du inola ere esan nahi web-orriaren titularraren eta hiperesteka duen webgunearen titularraren artean inolako harremanik dagoenik.

1.7.Datu pertsonalen babesa

Web-orriaren titularrak konpromisoa hartzen du erabiltzailearen datu pertsonalak indarrean dagoen legeriaren arabera tratatzeko. Zehazki, honako arau hauek betetzeko konpromisoa hartzen du: 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa, eta 679/2016 Erregelamendu Orokorra, apirilaren 27koa, Datuak Babestekoa.

Gai horri buruzko informazio osoa gure Pribatasun Politikan dago.

1.8. Legeria aplikagarria

Erabiltzailearen eta web-orriaren titularraren artean sortutako harremanetan indarrean dagoen legeria beteko da, araudi aplikagarriari eta jurisdikzio eskudunari dagokienez. Edonola ere, Espainiako Ordenamendu Juridikoko arauak aplikatuko dira.

Web-orriaren titularrak eta erabiltzaileak beren borondatez foru jakin batera jotzeko aukera dutenean, Bilboko Epaitegi eta Auzitegietara joko dute, beste edozein foruri berariaz uko eginda, salbu eta legeriak kontrakoa agintzen badu.