Cargando...

Trenbide-azpiegiturak

Zabalburuko Geltokia

Zabalburuko geltokia, Autonomiakoa bezalaxe, bizilagunen eskaerari erantzuteko eraiki zen; izan ere, hasieran ez zegoen hegoaldeko linearen jatorrizko proiektuaren barruan. Geltokia espazio txiki batean eginda dago, eta eredugarria da alde horretatik. Lubakiaren beraren gainean eraiki zen eta trenbideak ia ez ziren lekuz aldatu behar izan. Gainera, lubakiaren bi aldeen arteko lotura ahalbidetzen du, geltokira sarbidea ematen duen pasabide baten bidez.

Altzairu herdoilgaitzezko egituragatik nabarmentzen da proiektua. Hormigoizko pantaila-horma baten gainean dago, zeinak eskailera mekanikoak eta pasabidea eusten dituen.

FITXA

  • Irekiera-data: 1999-03-03
  • Proiektua: Eduardo Aurtenechea
  • Nasa nagusia eta eskailera mekanikoak estalita daude.
  • Hormigoizko egitura batek eusten die Zabalburu eta Bilbo Zaharra lotzen dituen pasabidea.

Irudi-galeria