Trenbide-azpiegiturak
Auzoak banatzen zituen eta hiri-loturak eragozten eta mugatzen zituen tren-lubaki baten gainean eraiki zen Trenbidearen etorbidea. Halere, hiriko kale nagusietako bat izatera heldu zen. Etorbidearen urbanizazioan xehetasun guztiak hartu ziren kontuan, irisgarritasunari buruzko legea betetzeko beharrezko ekipamenduen instalazioa barne. Izan ere, obrak egin bitartean izapidetzen ari zen legea, eta, araudia ezarri ahala, horretara egokitu ziren obrak.
Euskal Herriko Arkitekto Hirigileen Elkartearen (EHAHE) saria jaso zuen Trenbidearen etorbideak. Saria ebatzi zuen epaimahaiak honako hauek hartu zituen aintzat: tren-lubakiak bereizten zituen auzoekiko «zor historiko bat konpondu izana eta etorbideak Bilbo berritzeko estrategian izan zuen garrantzia