Cargando...

Trenbide-azpiegiturak

Miribillako Geltokia

Adifek eraikitako Miribillako geltokiak zerbitzua ematen dio Renfe-Aldirietako C-3 lineari (Bilbo Abando-Urduña). BILBAO Ría 2000k burututako ingeniaritza-erronkarik zailenetako bat izan zen. Izan ere, hiru putzu hondeatu behar izan ziren, haietako bat 50 metrokoa, eta Cantalojaseko tunela zabaldu behar izan zen, aldirietako eta salgaien garraio-zerbitzuak gelditu gabe.

Putzu nagusiaren diametroa 15 metrokoa da, eta 16 solairuko eraikin baten antzeko altuera du. Horrenbestez, Adifen sareko sakonena da.

Geltokiak Miribilla, San Adrian eta Urizar dorrearen inguruko auzoetako 20.000 bizilaguni ematen die zerbitzua. Erabiltzaileek bi minutu inguru behar dituzte Abandoko geltokira heltzeko, bertan gainerako garraiobideak hartzeko: Renfe-Aldirietako C-1 eta C-2 lineak, metroa, tranbia, Renfe-FEVE eta hainbat autobus-linea.

FITXA

  • Inaugurazio-data: 2002-12-18
  • Hondeatutako bolumena: 20.000 m3
  • Goiko atariak 300 m2 ditu, bost ezeztagailu, autosalmentako makina bat eta txarteldegi bat.
  • Sei igogailu panoramiko, goiko ataritik nasara jaisteko, eta beste bat nasaz aldatzeko.
  • Bi eskailera mekaniko eta eskailera finko bat nasa batetik bestera igarotzeko.
  • Bi nasa, 80 metro luze eta 4 metro zabal.
  • Igogailu-putzua: 50 metroko altuera eta 15 metroko diametroa.
  • Aireztapen-putzua: 40 metroko altuera eta 3,5 metroko diametroa.
  • Larrialdiko putzua: 35 metroko altuera eta 6,12 metroko diametroa.

Irudi-galeria