Trenbide-azpiegiturak
Konkordiako Adif-Zabalera Metrikoko geltoki historikoa goitik behera birmoldatu zen, 2007an amaitutako obra baten bidez. Bilboko Zabalguneko eraikin berezietako bat da. 1902. urtean inauguratu zen, Valentín Gorbeña ingeniariaren eta Severino Achúcarro arkitektoaren proiektuaren arabera.
Geltokiaren inguruan oinezkoen joan-etorri handia dagoenez, igarobidea hobetzea izan zen proiektuaren helburuetako bat. Hori lortzeko, beste sarbide bat zabaldu zuten geltokian.
Obren beste helburu bat zen, gainera, ondoan dagoen Abandoko geltokiaren atzealdeko plazatik geltokia ikusi eta antzeman ahal izatea. BILBAO Ría 2000k geltokiaren inguruan egin zuen jarduketa osatzeko, José Mª Olabarri kalea oinezkoentzat egokitzeko eta eraberritzeko lanak egin ziren, Bilboko Udalarekin lankidetzan.