Cargando...

Trenbide-azpiegiturak

Abusuko geltokia

Abusuko geltoki eraiki berria Bilbo-Urduña aldiriko trenen C3 linearen barruan dago. Abandoko geltokira lau minutu baino gutxiagoan iristeko aukera ematen du, bertan gainerako garraio publikoak (metroa, Renfe Aldiriak, tranbia, Renfe Feve eta autobusak) hartzeko. Geltoki hori irekita, Bilboko auzo tradizional hori metropoliko garraio-sarean erabat integratu zen.

Geltokiko obrekin batera ondoko eremua berrurbanizatu eta plaza berri bat eraiki zen. Gainera, paisaia berroneratzeko lanak egin ziren, geltokia kokatuta dagoen mendi-mazelaren itxura hobetzeko.

FITXA

  • Inaugurazio-data: 2005-01-25
  • Azalera osoa: 7.500 m2
  • Ingurunean urbanizatutako azalera: 2.600 m2
  • Nasen luzera: 100 metro
  • Sarbideak: bi igogailu eta eskailera mekanikoak.
  • Atariaren eta erantsitako eraikinaren azalera: 270 m2
  • Geltokirako sarbidea ematen duen plaza berria eraiki eta urbanizatzea.

Irudi-galeria