Cargando...

Jarduketak

Trenbide-azpiegiturak

Bilbo berria eraikitzeko behar-beharrezkoa zen itsasadarraren ondoko trenbideak eragiten zuen oztopoa gainditzea. Eta hura izan zen, hain zuzen, BILBAO Ría 2000 sortu ondoren egindako lehen obra.

Trenbideak kendu, Euskalduna ontziola desagertu eta lehengo portu-azpiegiturak lekuz aldatu ondoren, hiria itsasadarrera hurbildu ahal izan zen. Horrela, herritarrek irabazitako espazioak funtsezkoak izan ziren Bilbo berriaren sorkuntzarako.

Aldi berean, Santimami eta Abando bitarteko trenbidearen hegoaldeko saihesbidea eraiki zen, salgaien trazadura aprobetxatuz. Horrek trenbidearen funtzionamendua hobetu zuen, eta geltoki berriak egin ahal izan ziren lehenago trenbiderik ez zuten auzoetan. Horrela, garraio publiko hobea eskaini zitzaien herritarrei.

Horrez gain, trenbideak estali egin ziren, eta, horri esker, bulebar bat sortu zen Trenbidearen etorbidean. Horrez gain, ehun urteko hiri-arrakala itxi zen hiriaren erdigunean, hirigintza orekatuagoa eta atseginagoa ahalbidetzeko.

Jarduketa horren bidez, Zabalburuko, Ametzolako (bi bidaiari-lineari zerbitzua ematen die) eta Autonomiako geltokiak eraiki ziren, baita Santimamiko aldageltokia ere, eta Abandoko geltokia birmoldatu zen.

BILBAO Ría 2000k beste trenbide-lan batzuk egin ditu, hala nola Abusuko eta Miribillako geltokiak eraikitzea (lehen ez zeuden) eta Santurtziko geltoki berria, aurrekoa ordeztu zuena.

Nabarmentzekoak dira, halaber, Adif-Zabalera Metrikoko trenbidea Basurtun, Errekalden eta Iralan lurperatzeko bi faseak, horiek batira Basurtu-Santimami jarduketaren giltzarria.

Guztira, BILBAO Ría 2000k lau kilometroko trenbidea integratu du hirian, lehen hiriko auzoen arteko benetako hesia zena gaindituz.

FITXA

  • Jardueraren hasiera: 1995
  • Ametzolako FEVEren trazaduraren aldaketaren amaiera: 1996
  • Gordoniz-Luis Briñas tartearen estalduraren amaiera: 1998
  • Renfe-Aldirien hegoaldeko linearen inaugurazioa: 1999
  • Trenbidearen etorbideko bulebarraren inaugurazioa: 2002
  • Inbertsioa: 149 M€

Trenbide-azpiegituretako jarduketak

Trenbidearen etorbidea
Abandoko geltokia
Ametzolako geltokia
Autonomiako geltokia
Konkordiako Geltokia
Abusuko geltokia
Miribillako geltokia
Santimamiko geltokia
Santurtziko geltokia
Zabalburuko geltokia
Hurbileko Hegoaldeko Linea
Ametzolako FEVEren trenbidearen eraldaketa

Aurretik eta Ondoren