Jarduketak
Olabeagako hiri-berroneratzea funtsezko helburua da BILBAO Ría 2000rentzat. Lehen urratsa 2008an eman zen, Bilbo-Santurtzi trenbidea Olabeagako hiri-eremuan integratzeko eta Santimamiko erlaitza deritzonean beste jarduketa osagarri batzuk gauzatzeko protokoloa sinatu zutenean Sustapen Ministerioak, Adifek, Bilboko Udalak eta BILBAO Ría 2000k.
Halere, auzoko esku-hartzea atzeratu egin zen 2009an, orduko ekonomiaren eta higiezinen egoera orokorraren ondorioz. Egoera hura gainditutakoan, operazioa martxan jarri zen berriro, horretarako inguruabarrak egokiak zirela ikusita: Salgaien Trenbidearen Hegoaldeko Saihesbidearen proiektua argitu zen eta Bilboko Udalak Olabeagako antolamendu urbanistikoa zehazteko urratsak eman zituen, Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren barruan.
BILBAO Ría 2000k bere jabetzako lurzoruak ditu Olabeagan, hain zuzen lehengo Labein Fundazioaren lurzatia eta trenbidearen egungo trazaduraren lurzoruak. Horrenbestez, berrikusitako Plan Orokorrean aurreikusten den hiri-integrazioaren jarduketari ekiteko moduan dago.
Hori dela eta, 2019an erakunde arteko lantalde bat osatu zuten Sustapen Ministerioak, Adifek, Bilboko Udalak, Eusko Jaurlaritzak eta BILBAO Ría 2000k berak, Olabeagako asmo handiko jarduketa ahalbidetzeko azterketak eta gestioak egite aldera.
Jarduketa hori zenbait urteren buruan gauzatuko da. Lantalde horren lanaren lehen emaitza Olabeagan Adif Aldirietako linearen trazadura aldatzeko bideragarritasun-azterketa idazteko lanen esleipena izan da, 2020ko martxoan, bai eta plangintzan eremurako aurreikusitako kargen eta aprobetxamenduen azterketa egitea ere.
Plan orokorraren arabera, Olabeagarako helburu urbanistikoa auzoa sustatzea da, hiri-berroneratzea ahalbidetzeko eta bizitegi-erabilera bultzatzeko. Helburu horrekin, honako jarduketa hauek burutuko dira: