Bilbo Zaharra
Mariaren Bihotza plaza Bilbo Zaharreko gune nagusia da, bere tamaina handiagatik eta bertan prestatutako espazioen balio-aniztasunagatik. BILBAO Ría 2000k plaza horri begira egindako lehen esku-hartzea Miribilla Eskola eraikitzea izan zen. Eskola 2005ean inauguratu zen, eta plazaren albo batean zegoen San Frantzisko ikastetxea ordeztu zuen. Halere, aurkikuntza batek moteldu egin zuen plazaren egokitzapena: XVI. mendean eraikitako frantziskotarren komentu baten aztarna arkeologiko garrantzitsuak agertu ziren bertan. Arkeologia-lanak hiru urtez luzatu ziren, eta, funtsean, lan hauek egin zituzten: antzinako komentuaren perimetroa hondeatu eta aztarnak katalogatu, zaharberritu eta zaindu. Ondoren, plazaren urbanizazioari ekin zitzaion. Oinezkoentzako gunea da erabat eta urbanizazio-proiektuaren arduradunak 5+1 Arkitektura Taldea eta Juan Antonio Sábada izan ziren. Dena den, proiektuak aldaketa batzuk izan zituen, herritarrek parte hartzeko berariaz irekitako prozesuan jasotako hobekuntzak eta iradokizunak txertatzeko. Plaza auzoko bizitza komunitarioaren bihotza izatea nahi zen jarduketa horrekin. Ildo horretan, herritarren arteko bizikidetzarekin bat ez datozen jarduerak errazten dituzten leku ezkutuak saihestea izan da oinarrietako bat. Helburu horrekin, instalatutako argiztapenak plaza osoaren ikusmen-kontrola bermatzen du, eta gune ilunak eragozten