Cargando...

Jarduketak

Bilbo Zaharra

Bilboko auzo tradizional eta historiko honek gizarte- eta hiri-narriadura nabarmena jasan zuen azken hamarkadetan. Hori dela eta, hiri-multzoan integratzeko xedez, Berroneratze Plana jarri zuen martxan Udalak, Eusko Jaurlaritzarekin eta Bizkaiko Foru Aldundiarekin elkarlanean.

BILBAO Ría 2000k ere esku hartu zuen ekimen horretan, hiria berroneratzeko zenbait proiekturen bidez, hirigune historikotik hurbil dagoen auzo honetako konexioak hobetu eta zabaltzeko helburuz. Abandoibarrako lurzatiak salduta lortutako gainbalioen zati batekin finantzatu ziren jarduketa horiek.

BILBAO Ría 2000k egindako obrek nabarmen hobetu zuten auzoaren konektagarritasuna hiriko erdigunearekin. Honako hauek azpimarra daitezke: Cantalojas zubia handitzea, zubiko plaza auzoko herritarrentzako elkargune bihurtu delako; Mariaren Bihotza plazaren eraberritze integrala, zeinaren bidez lurperaturik zegoen antzinako monasterioaren ondare historikoa berreskuratu den eta auzoko kultura-ekipamenduari balio erantsi handia eman zaion; eta, azkenik, Miribilla Eskola eraikitzea, inguruneko hezkuntza-eskaintza handitzeko.

FITXA

  • Cantalojas zubi berria irekitzea
  • Miribilla Eskolaren inaugurazioa
  • Mariaren Bihotza plaza eraberritzea
  • Inbertsioa: 21 M€

Bilbo Zaharreko jarduketak

Miribilla Eskola
Mariaren Bihotza plaza
Cantalojas zubia
Kaiak urbanizatzea