Cargando...

Beste jarduketa batzuk

Azkuna Zentroa

Alhondiga, Bilboko erdigunean kokatutako antzinako ardo-, likore- eta olio-biltegia, berreraiki egin zen, jatorrizko eraikinaren kanpoko egiturari eutsita. Eraikin zaharra Ricardo Bastida arkitektoaren obra zen eta 1909an inauguratu zen.

BILBAO Ría 2000k bere gain hartu zuen eraikin berriaren –gaur egun Azkuna Zentroa deritzonaren– obrak kudeatzeko ardura, eta, gainera, sei milioi euro jarri zituen, Abandoibarrako jarduketatik zetozenak. Philippe Stark izan zen birmoldatze-proiektuaren egilea.

Lanak bereziki zailak izan ziren, alde batetik, lehengo alondegiko elementu historikoak babestu behar zirelako, eta, bestetik, hiriko erdigunean zegoelako, eraikinez inguratua.

Gaur egun, Bilboko kultura-jardueren erreferentea da zentro berria. Barruan atari handi bat eta hiru-barne eraikin ditu; horietan, mediateka, auditorioa, zinema-aretoak, erakusketa-gela, gimnasioa, igerilekua, solariuma eta jatetxeak daude.

FITXA

  • Inaugurazio-data: 2010-05-18
  • Arkitektura-diseinua, dekorazioa eta barnealdeak: Philippe Starck.
  • Azalera osoa: 40.000 m2
  • Lurpeko aparkalekua egoiliarrentzat eta errotaziokoa: 987 plaza.

Irudi-galeria