Cargando...

Basurto – Santimami

Garellanoko Hiri-Berrikuntza Plana

Basurtu auzoa hobetzeko prozesuak honako jarduketa hauek ekarri ditu, besteak beste: Adif-Zabalera Metrikoko trenbidea lurperatzea, eta, horri esker, bulebar berri bat eraikitzea; Sabino Aranako zubibidea eraistea; A-8 autobiderako sarbide berriak; Bilbao Intermodal lurpeko autobus-geltoki berria; San Mames futbol-zelai berria; eta Garellano eremuko hiri-berrikuntza. Bilboko Udalak eta BILBAO Ría 2000k Garellanon bultzatutako ekimenaren ondorioz, Miribillara eraman dira Babes Zibileko eta Herritarren Segurtasuneko udal-zerbitzuak, Zankoeta kalean eraiki da auzo-etxe berria eta bizitegi-auzo berria sortu da, non berdeguneak, etxebizitzak eta beste ekipamendu batzuk dauden. Ideia-lehiaketa baten bidez, Garellanoko Master Plana egin zuen Richard Rogers buru duen «Rogers Stirk Harbour + Partners» arkitektura-bulegoak, eta Bilboko Udalak baliozkotu zuen proiektua. Dokumentuak eremuaren antolamenduaren ildo nagusiak jasotzen zituen. Ondoren, Hiri Berrikuntzako Plan Berezia ere egin zuen bulegoak, eta hori ere tramitatu eta onartu zuen udaleko hirigintza-agintaritzak.
  • Eremuaren azalera osoa: 58.675 m2
  • Espazio libreak eta berdeguneak: 11.000 m2
  • Etxebizitza-kopurua: 1.050 (525 babes ofizialekoak)
  • Parke berria, 2015eko urtarrilaren 12an inauguratua: 5.700 metro karratuko azalera, horietatik 2.500 berdeguneak dira eta 2.830 egoteko eta paseatzeko guneak.

Irudi-galeria