Cargando...

Basurto – Santimami

A-8rako sarbide berriak

BILBAO Ría 2000k Bilboko erdigunetik A-8 autobiderako sarbide berriaren zati bat egin zuen, hain zuzen ere Olabeagako aldapatik hiri-bilbearekiko lotunera (Torres Quevedo plazako biribilgunearen parean) bitarteko zatia.

Zati hori eraiki zenean, errepide azpiko tunel bat ere egin zen, etorkizunean Bilbo-Santurtzi Adifen trenbidea hartu ahal izateko, trenbide hori Olabeaga parean lurperatzen denean.

Santimami eremua zeharkatzen duen adar hori eraikitzeko erakunde arteko hainbat hitzarmen sinatu behar izan zituzten Bizkaiko Foru Aldundiak, Bilboko Udalak eta BILBAO Ría 2000k.

FITXA

  • Trafikorako irekitze-data: 2013ko maiatzaren 18a.
  • BILBAO Ría 2000k egindako tartearen luzera: 540 metro.
  • 5 kilometroko hormigoizko habeak instalatzea.
  • 7.300 metro karratuko pantaila akustikoak instalatzea.
  • Olabeagara doan oinezkoen bidezidorrak 290 metroko luzera du eta 18 metroko desnibela gainditzen du.

Irudi-galeria