Cargando...

Barakaldo

Zaborra biltzeko sistema pneumatikoa

Zaborrak jasotzeko bi zentral pneumatiko daude Galindon. Lehenengoa 2002az geroztik dago martxan eta bigarrena, Beurko auzoaren ondoan dagoena, 2006ko maiatzean hasi zen zerbitzua ematen.

Zaborrak jasotzeko sistema pneumatikoa aitzindaria da Euskal Autonomia Erkidegoan. Ametzolan ezarri zuen lehen aldiz BILBAO Ría 2000k. Sistema horri esker, hondakinak automatikoki bidaltzen dira jasotze-zentral batera, lurpeko hodi-sare baten bidez. Gainara, ez da ibilgailu astunik erabili behar gauez, zaborren erabilera higienikoagoa da eta gaikako bilketa sustatzen da.

FITXA

  • Inaugurazio-data: 2006ko maiatzaren 3a
  • Garraioan erabilitako airea garbitzeko iragazte-gunea
  • Zikloien gunea
  • Betetze-gunea eta trinkogailuak
  • Hobia eta kamioiak sartzeko arrapala
  • Edukiontzientzako plataforma, zubi-garabiz hornitua
  • Kontrol-gela

Irudi-galeria