Cargando...

Barakaldo

Portuko dartsena

Portuko dartsena Nerbioiko erribera-pasealekuaren ondoan dago. Lehengo portu-erabilerako gune horrek Bizkaiko Labe Garaiak enpresari eman zion zerbitzua urte askoan. Ondoren, kaiak finkatu eta berroneratu egin ziren, dartsena pasealeku berriaren osagaia izan zedin. Berroneratze-lanak Bilboko Portuko Agintaritzaren laguntzarekin egin ziren, eta 2007ko azaroan amaitu ziren. 2020ko maiatzean, ingurua eraberritu egin zen, dartsenaren inguruko bizitegi-lurzatietako bat garatzeko.

FITXA

  • Inaugurazio-data: 2006ko azaroaren 14a
  • Harri-lubeta berria eta uretara sartzeko arrapala berria eraikitzea.
  • Inguruko pasealeku berriak eraikitzea.
  • Altzairu herdoilezinekoa baranda eta mutiloiak eraikitzea.
  • Eraberritze-data: 2020ko maiatzaren 29a
  • Pasealeku berria: 6,5 metroko zabalerako espaloia, 5,85 metroko lorategi-eremu zuhaiztua eta 2,5 metroko bidegorria.
  • Ontziralekua eraberritzea, kota berrietara egokitzeko.
  • Oinezkoentzako arrapala eta terrazadun berdegunea dituen plaza berria eraikitzea.

Irudi-galeria