Cargando...

Barakaldo

Lasesarreko parkea

Garai batean futbol-zelaia izandako lurretan dago Lasesarreko parkea. Jatorrizko orubearen itxura laua hausten duten plaza, haran eta muino txiki batzuek osatzen dute, ingurune desberdinak osatuz. Landarediak ere laguntzen du ingurune bereiziak sortzen eremu osoaren barruan. Gainera, parkeak bederatzi pista ditu, herri-jokoak praktikatzeko bereziki egokituak, hala nola, kalba, petanka eta tuta. Berdegunearen barruan izenbururik gabeko eskultura bat instalatu zen, Joel Shapiro artista estatubatuar ospetsuarena. Parke honen proiektua Dirk Bertuleit eta Sandra Töpfer arkitektoek egin zuten, Iñigo de Viarrek lagunduta. Töpfer eta Bertuleit arkitekto gazteentzako EUROPAN 5 lehiaketako irabazleak izan ziren, eta parkearen ondoko Murrieta bulebarraren birmoldaketa proiektuaren egileak ere badira.

FITXA

  • Inaugurazio-data: 2005eko otsailaren 15a
  • Azalera osoa: 22.000 metro karratu
  • Parkearen azalera: 15.910 metro karratu
  • joko tradizionaletarako 9 pista, skatean jarduteko eremua bat eta haur-jolasetarako gunea.
  • Joel Shapiro artista estatubatuarraren eskultura.

Irudi-galeria