Cargando...

Barakaldo

Kale berriak

Barakaldoko hirigunearen eta Galindoko eremuaren arteko loturaren ondorioz, kaleak birgaitu eta kale horietako batzuk bulebar bihurtu ziren. Hala gertatu zen Murrieta kalearekin: pasealeku zuhaiztu handia bihurtu zen, Renfe-Aldirietako geltokiaren eta Lasesarreren artean. Bertan daude, hain zuen, ekipamendu berriak: futbol-zelaia eta kiroldegia. Bulebar horrek 22.500 m2 ditu, honako hauek barne hartuta: kiroldegiaren aurrean dagoen plaza, 6 metroko zabalera duten espaloiak eta bi zirkulazio-errei alde bakoitzean, erdibitzaile batek bereizita. Proiektuaren egileak Sandra Töpfer eta Dirk Bertuleit dira, Iñigo Viarrekin elkarlanean. Era berean, berrurbanizatzeko lanak egin ziren Arana eta Aldapa kaleetan, biak ere Urban-Galindo eta udalerriaren erdialdea lotzeko bideak baitira. Oinezkoen erabilerari, garraio publikoari eta zuhaitz berriak landatzeari eman zitzaien lehentasuna

Fondo Europeo Desarrollo Regional

Irudi-galeria