Barakaldo
Galindoko erribera-parkeak ibai-ibilguaren eta ingurabide-errepidearen arteko zerrenda hartzen du. Hainbat pasealeku ditu. Horietako nagusiak, espazioari forma ematen dionak, sei metroko zabalera eta sigi-sagako trazatua du. Bidegorri bat ere igarotzen da itsasadarraren ertzean zehar, zirga-bide gisa, eta parkea lotzen du udalerriko gainerako bidegorrien sarearekin.
Landatutako landarediak, batetik, pasealekuen trazatua indartzen du eta, bestetik, egoteko eta paseatzeko guneak babesten ditu. Astigarra, hagina, likidanbarra eta ginkgoa dira espezierik ohikoenak, baina, horiekin batera, indi-gaztainondoak, zedroak, pagoak, lizarrak, sahatsak, gurbeak, haritzak eta arteak ere badira. Skatean jarduteko berariazko gunea ere badu parkeak.