Cargando...

Barakaldo

Bide-sare berria

Galindo aldea berroneratu eta hiri-ingurune bihurtu zenez, udalerriko gainerako eremuekiko konexio-sistemak berrantolatu behar izan ziren, kale berriak eta bide-konexioak eginez. Lehen obra 2000. urtean egin zen: Renferen trenbidearen azpiko pasabidea eraiki zen, Urban-Galindo eta Barakaldoko erdigunea lotzeko. Bestalde, BI-3739 errepide berriak (Labe Garaien etorbideak) luzetara zeharkatzen du eremua 600 metroko tartean, eta Sestaorekin lotzen du. Horrez gain, 2003an ingurabidearen iparraldeko erronda ireki zen, udalerri osoan ibilgailuen zirkulazioa hobetzeko eta A-8 autobidearekin lotzeko.

Irudi-galeria