Cargando...

Jarduketak

Ametzola

Ametzolako trenbide-zabaltzak ebaki egiten zuen hiria, eta zubi bat zen Errekalde auzoa eta Bilboko beste gune garrantzitsu batzuk erdigunearekin lotzeko modu bakarra. Bi trenbide estali eta bertako trenbide-instalazioak eraitsi eta beste leku batera eraman ondoren, ingurua estali egin zen, eta erabat itxuraldatu. Ondorioz, auzo berria eraiki ahal izan zen, ordura arte bananduta zeuden eremuak elkarri lotuz.

Parke handi bat ere eraiki zen, bai eta Adifen bi trenbideri —aldirikoa eta zabalera metrikokoa— zerbitzu emateko geltokia eta beste hiri-elementu batzuk ere. Horiei esker, biziberritu egin zen ingurua, eta BILBAO Ría 2000k gauzatutako esku-hartzerik garrantzitsuenetakoa bihurtu.

FITXA

  • Lanen hasiera-data: 1994ko ekaina: 1994ko ekaina
  • Lanen amaiera-data: 2007ko martxoa
  • Azalera osoa: 110.000 metro karratu
  • Parkearen azalera: 36.000 metro karratu
  • Eraikitako etxebizitzak: 900
  • Inbertsioa:82 M€

Ametzolako jarduketak

Ametzola-Irala igogailua
Adif eta Renfe trenbideak estaltzea
Ametzolako geltokia
Kale berriak
Ametzolako parkea
Zaborra biltzeko sistema pneumatikoa
Etxebizitzak