Cargando...

Abandoibarra

Pedro Arrupe pasabidea

José Antonio Fernández Ordóñez ingeniariak ekin zion Pedro Arrupe pasabidea eraikitzeko lanari. Bera hil ondoren, Lorenzo semeak eta Francisco Millanes bideetako ingeniariak jarraitu zuten lanarekin. Abandoibarra pasealekuaren eta Unibertsitateen etorbideen artean dago; duplex altzairuzkoa da, eta barrualdea ipe-zurezkoa.

Kanpoko azal hotzaren eta barruko zur beroaren arteko kontraste bisual eta estetikoa da, hain zuzen, pasabidearen ezaugarri nagusietako bat. Dena den, nabarmentzekoak dira, era berean, erabilitako teknikak eta materialak eta pasabidearen kontzepzioa bera. Pieza horren maketa Shanghaiko 2010eko Erakusketa Unibertsalean egon zen ikusgai.

FITXA

  • Inaugurazio-data: 2003ko martxoaren 28a
  • Azalera: 1.500 m2
  • Luzera: 140 metro
  • Zabalera: 7 metro
  • Pisua: 1.000 tona

Irudi-galeria