Cargando...

Abandoibarra

Euskadi plaza

Bilboko Zabalgunea eta Abandoibarra lotzen ditu Euskadi Plazak. Egoteko eta paseatzeko guneak ditu, Casilda Iturrizar parkearen eta Ingelesen Landako parkearen arteko berdegune handia izanik.

Hiri-ekipamendu hori da Cesar Pellik Abandoibarra Zabalgunearekin lotzeko egindako diseinu osoaren ardatza. Moyua Plazaren antzeko tamaina du, eta bertan elkartzen dira Ramon Rubial kalea (Pedro Arrupe pasabidetik), Deustuko zubia eta Leizaola Lehendakariaren etorbidea (Euskalduna jauregitik). Era berean, Mazarredo eta Elkano kaleekin lotuta dago Euskadi Plaza.

FITXA

  • Inaugurazio-data: 2011ko martxoaren 18a
  • Plazaren barruko azalera: 6.600 m2
  • Landatutako zuhaitzak: 91
  • Erdian pasealeku bat du, eta inguruan beste bat, bidegorri eta guzti.

Irudi-galeria