Jarduketak
Honako erronka honi egin behar izan zion aurre BILBAO Ría 2000k, premiazko plan bat behar zuen eremu narriatu baten hirigintza-eraldaketaren buru izateko: ontziola bat, portu-instalazioak eta trenbidea zeuden lekuan, itsasadarraren ondoko pasealeku zabala, erribera-parkea eta bizitegitarako, aisialdirako eta ekonomia-jarduerarako gune pribilegiatua sortzea.
Cesar Pellik, Diana Emetorik eta Eugenio Aguinagak osatutako taldeak egindako Master Planaren hirigintza-preskripzioei jarraituz —horretarako berariaz deitutako Ideien Nazioarteko Lehiaketa irabazi baitzuten—, 1998an hasi ziren obrak, eta 2003an iritsi zen lehen mugarri handia: Abandoibarra pasealekua, Nerbioiko erribera-parkea, Pedro Arrupe pasabidea eta Unibertsitateen etorbide berritua inauguratu ziren, aldi berean.
Obrak, eraikinak eta ekipamenduak joan ziren gauzatzen apurka-apurka, harik eta jarduketa 2011ko irailean amaitu arte, Ingelesen Landako parkearen inaugurazioarekin. Ordurako, Bilboren eraldaketaren ikono eta milaka bilbotar eta bisitarirentzako ezinbesteko topagune bihurtua zen Abandoibarra.