Inplikatutako erakundeek Olabeagako hiri-eraberritzerako Hitzarmena sinatu dute
Inplikatutako erakundeek (Garraio eta Mugikortasun Jasangarri
ko Ministerioa, ADIF, Bilboko Udala eta BILBAO Ría 2000) sinatu egin dute gaur, Bilbon, trenbidea integratzeko eta Olabeagaren eremuko hiri-eraberritzea garatzeko Hitzarmena.
Sinaduraren ekitaldia BILBAO Ría 2000ren Administrazio Kontseiluaren bileraren ostean egin da, eta bertan egon dira Bilboko Alkate eta BILBAO Ría 2000KO Presidente Juan Mari Aburto, Estatuko Garraio eta Mugikortasun Jasangarriko Idazkari eta BILBAO Ría 2000ko presidenteorde José Antonio Santano, eta BILBAO Ría 2000ko Zuzendari Nagusi Ángel María Nieva.
Hitzarmen honen sinadura Operazio hau bultzatzeko xedez 2019an eratu zen erakunde arteko Lantaldeak egindako Bideragarritasun Azterlanaren ondorioa da, eta bertan honako hau sartuko da: trenbidearen hiri-integrazioa Olabeagatik pasatzen den tartean, libre utzitako lurzoruen hirigintza-berrantolaketa, hiri-eremuaren berreskurapen eta eraberritzea, eta, azken batean, herritarren bizi-kalitatearen hobekuntza.
Jarduera hau gauzatzeko estimatzen den kostua 88,58 euro dira, eta Hitzarmenak aurreikusitako gauzatze-epea hamar urtekoa.
Inplikatutako erakundeek jarduera honen finantziaziorako egingo duten ekarpena honako hau izango da:
ADIF: 45,28 milioi €
Bilboko Udala: 18,85 milioi €
BILBAO Ría 2000: 13,63 milioi eta 10,82 €-tan baloratutako lursail bat
Bestalde, Garraio eta Mugikortasun Jasangarriko Ministerioak, interes orokorreko trenbidearen arloan eskumena duen agintaritza den aldetik, Hitzarmen honen xede den trenbidearen integraziorako egin behar zen Azterlan Informatiboa erredaktatu du –azterlan hori tramitazio fasean dago orain-.
Olabeagako Operazioaren kudeaketa globala BILBAO Ría 2000k garatu eta gauzatuko du, osagai hauekin: trenbide-azpiegiturak eraikitzea eta estaltzea; trenbide-erabileratik libre geratuko den espazioaren sustapen eta urbanizazioa; eta horretarako guztirako beharrezkoak diren inbertsioen finantziazioa.
BILBAO Ría 2000k aurreikusita du eremu horretako etorkizuneko hiri-antolamenduaren ildo nagusiak definituko duen Master Plana egingo duen taldea aukeratzeko Lehiaketa uda ostean hastea.
Orobat, Hitzarmenak aurreikusten du ezen, Udalak eta/edo ADIFek aurretik aginduta edo eskatuta, BILBAO Ría 2000k komertzializatu ahal izango dituela horien titulartasunekoak diren eta eremu horretan kokatuta dauden lurzoruak eta aprobetxamenduak.