Bukatu egin da Urban-Galindoko RES AL-7 lurzatiari lotutako urbanizazioa
BILBAO Ría 2000k bukatu egin du Urban-Galindoko RES AL-7 lurzatiari lotutako urbanizazioa, Barakaldon; beraren bitarrez, Labe Garaien Etorbidea eta Erriberako Pasealekua lotu dira, oinezko ibilaldi baten bitartez, gutxi gorabehera 1.500 m2-ko eremu batean.
Bi eremuen arteko konexioa bi bide horien arteko pasabide berri batez egin da, oinezko espaloi bat eta 6 metroko zabalera duen eskailera handi bat eraikiz.
Oinezko konexio berri horri atxikita, berdegune bat gauzatu da eraikitako eremuaren eta etorkizuneko Nerbioiko Erriberako Parkearen artean –azken horren proiektua erredaktatze fasean dago-.
Obraren beste zati bat izan da etorkizuneko parkeari zerbitzua emango dioten azpiegituren hargunea gauzatzea (hodiak eta kanalizazioak).
Gainera, lurzatien itxierak eta ukitutako beste zerbitzu batzuk birjartzeko obrak ere egin dira, eta hiri-altzariak eta argiteria jarri dira.
BILBAO Ría 2000k gauzatutako urbanizazio-obren kostua 428.000 euro izan dira.