Cargando...

BILBAO Ría 2000

Argitalpenak

Aldizkariak

24. zenbakiko aldizkaria
23. zenbakiko aldizkaria
22. zenbakiko aldizkaria
21. zenbakiko aldizkaria
20. zenbakiko aldizkaria
19. zenbakiko aldizkaria
18. zenbakiko aldizkaria
17. zenbakiko aldizkaria
16. zenbakiko aldizkaria
15. zenbakiko aldizkaria
14. zenbakiko aldizkaria
13. zenbakiko aldizkaria
12. zenbakiko aldizkaria
11. zenbakiko aldizkaria
10. zenbakiko aldizkaria
9. zenbakiko aldizkaria
8. zenbakiko aldizkaria
7. zenbakiko aldizkaria
6. zenbakiko aldizkaria
5. zenbakiko aldizkaria
4. zenbakiko aldizkaria
3. zenbakiko aldizkaria
2. zenbakiko aldizkaria
1. zenbakiko aldizkaria

Argitalpenak

Rekalde. Crónica gráfica de una integración urbana

BILBAO Ría 2000k Bilboko Basurtu eta Errekalde auzoetan Feveren trenbidea lurperatzeko egindako lanak errepasatzen ditu.

226 orrialdetan zehar, lurperatze-lanetan gauzatutako jarduketa guztien ibilbide kronologikoa egiten du liburuak, alderdi grafikoa bereziki azpimarratuz, edukiaren zati handi bat hartzen baitu.

José Miguel Llano da liburuko argazkien egilea, eta Kusbuk diseinatzailea. Feveren trenbidearen errepaso historikoa, lanen azalpen teknikoa, Basurtu-Ospitaleko geltokiaren diseinuari buruzko oharrak eta lanen inguruko hainbat artikulu hartzen ditu barne.

Alderdi grafikoari dagokionez, lanen bilakaeraz gain, parte hartu duten langileei buruzko atal bat dago, eta, era berean, mugarri nagusien laburpena eta lurperatutako hainbat eremuren aurreko eta ondorengo egoeren arteko konparazioa.

Kronologikoki, 2005eko irailean jarri zen lehen harriarekin hasten da kontakizuna, eta 2010eko abenduan Bilboko Udalak Geltokiko Bidea kalean urbanizatutako eremuaren inaugurazioarekin amaitzen da. Horrez gain, Fevek Errekalde eta Irala auzoetan salgaiak garraiatzeko trenbidea lurperatzeko abian dituen lanak ere aipatzen dira.


Bilboko Alde zaharretik paseatzen

Bilboko txokorik zaharrenetan zehar ibiltzea proposatzen die irakurleei Bilboko Alde zaharretik paseatzen liburuak. Zazpikaleak eta Bilbo Zaharra dira, hain zuzen. Argitalpena BILBAO Ría 2000k abiarazitako Seinaleztapen Historikoaren Planaren osagarria da. Plan horren barruan, sei panel eta laurogei kartel ezarri dira, hiriaren alderdi esanguratsuenetako batzuk jasotzeko.

Juan Manuel González Cembellín historiako katedradunaren eta Raquel Cilla arte ederretako lizentziadunaren lana da liburua. Euskaraz eta gaztelaniaz dago idatzita, eta 168 orrialde eta koloretako 192 ilustrazio ditu. Liburuak 700 urteko historia laburbiltzen du, modu didaktikoan eta material grafiko ugari erabiliz, historikoa zein garaikidea. Jorge Moreno Higuera arkitektoak aipatutako paneletarako egindako jatorrizko marrazkiak dira argitalpen honen alderdirik erakargarrietako bat.

Argitalpenak hiriaren historia laburbiltzen duten ohar laburrak jasotzen ditu. Horiek lagundu eta zentzua ematen diote lanaren elementu nagusia den material grafiko ugariari. Aipatutako jatorrizko marrazkiek, planoek, argazkiek eta grabatu historikoen eta koadroen erreprodukzioek osatzen dute material grafikoa.


BILBAO, la cultura como proyecto de ciudad

Frank O. Gehryren Guggenheim museo guztiz mediatikoa ikur duela, Bilbo loratzen ari da hiri-proiektu handi baten bidez. Laburbilduz, puntu, marra eta azaleren jokoa da, hots, ekipamendu handien, garraio-azpiegituren eta auzo berrien jokoa. Egile ospetsu asko bildu dira proiektu horretan, hala nola Norman Foster eta Santiago Calatrava, baita euskal talentuak ere, BILBAO Ría 2000ren maisutasunari esker. Hiri-proiektua zuzentzen duen talde txiki hori arlo publikoaren eta pribatuaren arteko lankidetzan oinarritzen da.

Proiektuak eta metodoak azaltzen dira hemen, berroneratze ekonomiko eta sozialaren akuilu gisa kulturaren eta hiri-proiektuaren aldeko apustua egiten duten Europako hirientzat erreferentzia izan daitezen.


Cargaderos de mineral en la cuenca minera vizcaína.

BILBAO Ría 2000 sozietate publikoa da, eta garai batean industrien kokagune izandako lurrak eraldatzen aritu da bere ibilbideko 10 urteetan. Horrela, Bilboko metropolialdeko hirigintza- eta ekonomia-garapenerako aukera berriak sortu ditu.

Galindo eremuan birgaitze integraleko prozesua ari da gauzatzen, Barakaldoko erreferente berria izan dadin. 600 hektareatik gorako eremua da, eta etxebizitzak, bide berriak, enpresa-garapenerako guneak eta aisialdirako esparruak hartuko ditu barne.

Historialari batek gure industria-ikonografiaren funtsezko elementuak adierazi beharko balitu, Bilboko itsasadarrean oraindik dauden bi mineral-kargalekuak aipatuko lituzke, hain zuzen ere Franco Belga eta Orconera konpainiek eraiki eta ustiatu zituztenak. Bizkaiko meategietatik ateratako burdina gehiena ontziratu zuten ia hogeita hamar kargalekuetatik azken biak dira.