BILBAO Ría 2000k eta Pryconsak Urban-Galindoko RES AL-8 lurzatiaren Salerosketa operazioa formalizatu dute
BILBAO Ría 2000k eta Pryconsa higiezinetako taldeak Urban-Galindoko (Barakaldo) RES AL-8 lurzatiaren Salerosketa operazioa formalizatu dute gaur, 13, 2 milioi euroko zenbatekoagatik.
Zenbateko hori BILBAO Ría 2000k erabiliko du inbertsioak eta hirigintza-jarduerak Urban-Galindo eremuan gauzatzeko, hala nola Galindo-Ekialdeko Erribera Parkearen eraikuntza, Pormetxeta plaza Biziberritzeko Plana edo Itsasadarraren fronteko kaien erreforma.
Hitzartutako dokumentuaren sinatzaileak honako hauek izan dira: Juan Mari Aburto, Bilboko Alkate eta BILBAO Ría 2000ko presidentea; eta Marco Colomer, Pryconsako Presidentea.
Etxebizitzak kooperatiba erregimenean eraikiko dira, eta horretarako Pryconsak jadanik eratu du Barakaldo Urban Sozietate Kooperatiboa, bere filial Prygesaren bidez.
Ekainaren 29an egindako bileran, BILBAO Ría 2000ko Administrazio Kontseiluak Promociones y Construcciones PYC Pryconsa S.A.ri esleitu zion Urban Galindoko RES AL-8 lurzatia, 13.235.505 euroko zenbatekoagatik (BEZ eta gastuak kanpo utzita).
Lurzati hau Galindo-Ekialdean kokatuta dago, Nerbioi Itsasadarraren aurrean eta etorkizunean han eraikiko den Erriberako Parkearen ondoan, guztira 2.613,9 m2-ko azalera du, eta bertan 125 etxebizitza eraiki ahal izango dira, indarrean dagoen hirigintza-araudiarekin bat etorriz, sei solairutan eta atiko batean banatuta. Eraikinaren gehieneko altuera 23 metro izango dira (atikoa kanpo utzita), eta beheko solairuan merkataritza-lokalak eraiki beharko dira, guztira 1.050 m2-ko azalerarekin.