Administrazio Kontseiluak BILBAO Ría 2000 Sozietatearen Akziodunen Ohiko Batzar Nagusia deitu du. Batzarra 2022ko maiatzaren 9an izango da, hamabiak eta hogeita hamar minututan lehenengo deialdian, edo, bestela, hurrengo eguneko ordu berean, bigarren deialdian, Sozietatearen egoitzako Kontseiluaren Aretoan: Jose Maria Olabarri Kalea 4, C solairua.

GAI ZERRENDA

LEHENENGOA.-    2021eko abenduaren 31n itxitako ekitaldiko Urteko Kontuak eta Kudeaketa Txostena aztertu eta, bidezkoa bada, onartzea, eta emaitza aplikatzeko proposamena.

BIGARRENA.-       Administrazio Kontseiluaren Kudeaketa onartzea, bidezkoa bada.

HIRUGARRENA.-  Auditoreen izendapena.

LAUGARRENA.-    Kontseilarien kargu uztea eta izendapena.

BOSGARRENA.-   Ohiko Batzar Nagusiko akta irakurri eta, bidezkoa bada, onartzea.

Era berean, jakinarazten da akziodunek eskubidea daukatela Batzar honetan onartzeko aurkeztuko diren agiriak doan jasotzeko. Era berean, eskubidea dute doan jasotzeko administrazio organoak egindako txostena (justifikazio eta guzti), bai eta, orokorrean, indarrean dagoen Sozietate Kapitalen Legeak eta Merkataritza Erregistroko Erregelamenduan jasotako arau osagarriek eskatutako gainerako informazioa eta dokumentazioa ere.

 

Bilbon, 2022ko martxoaren 28an

 

ADMINISTRAZIO KONTSEILUIKO PRESIDENTEA