BILBAO Ría 2000 SOZIETATEAK ETA BARAKALDOKO UDALAK ONGIETORRIA EMANGO DIOTE ZAMALANDAKO PARKE BERRIARI BI ASTEBURUZ KULTUR ZEIN AISIALDIKO JARDUERAK ANTOLATUTA
Ekipamendua zonaldeko Barakaldoko eta eskualdeko auzotarrengana hurreratzeko, BILBAO Ría 2000 sozietateak dinamizaziorako jarduera-plan bat antolatu du, apirilean zehar gauzatuko direnak, 5-6 eta 12-13 asteburutan.
Zamalanda- Parque de la Ría hiri berrezarpeneko asmo handiko proiektua da, Bizkaiko Labe Garaien kokaleku ziren industria-lur zaharrak berreskuratzea ahalbidetu duena.
BILBAO Ría 2000 sozietateak gauzatutako obrak 7 milioitik gorako inbertsioa ekarri du.
Barakaldo, 2025eko apirilak 4.- BILBAO Ría 2000 sozietateak eta Barakaldoko Udalak kultur eta aisialdiko jarduerez beteriko bi asteburu antolatu ditu, Zamalandako parke berriari ongietorria emateko. Horrela, apirilaren 5 eta 6an eta apirilaren 12 eta 13an hainbat dinamizazio-jarduera programatu dituzten ekipamendu berria Barakaldoko eta eskualdeko auzotarrengana hurreratzeko xedez.
Zamalanda- Parque de la Ría hiri berrezarpeneko asmo handiko proiektua da, joan den martxoaren 31n inauguratu zen, eta Bizkaiko Labe Garaien kokaleku ziren industria-lur zaharrak berreskuratzea ahalbidetu du. BILBAO Ría 2000 sozietateak gauzatutako obrak 7 milioitik gorako inbertsioa ekarri du.
Apirilaren 5-6 eta 12-13ko asteburuetan honako jarduerak burutuko dira: industria garaiko pertsonaia modura karakterizatutako aktore batek eta aktoresa batek gidatutako ibilbideak izango dituzten bisita antzeztuak; kanoa-zirkuitua; patinaje-saioa; aire zabaleko jolasa sustatzeko diseinatutako haurrentzako goming zirkuitu bat; zura protagonista duten artisau erako jolas inklusiboak; pump truck pista eta skate-tailerra; Herri kirolen, akroyogaren eta hiri dantzaren tailerrak, zuzeneko erakustaldiekin; txalaparta-tailerra; eta familia giroko jendarteari zuzendutako diskofesta, beste proposamen batzuen artean. Gainera, Barakaldoko Udal Bandak erabilera anitzeko pabilioiean joko du apirilaren 6an, igandez, 12:30-13:30 bitartean.
Izaera naturalistako industria-lurzorua berreskuratzea
Zamalanda- Parque de la Ría hiri berrezarpenerako asmo handiko proiektua da, industria-lurreko 85.000 metro koadro berreskuratzeko aukera eman duena, auzotarren erabilera eta gozamenerako. Parke berriak izaera naturalista handia du, eta Adifeko trenbidea estaltzen du, bide-, pasealeku- eta eskailera-sare baten bidez elkarlotuta dauden bi terraza handitara zabalduz. Espazio berri horretan uztartzen dira: lorategi-eremuak, pump-track pista batekin eta patinaje-pista batekin hornitutako aire zabaleko jardueretarako guneak, hainbat erabilera hartzeko diseinatutako plaza handi bat, eszenatoki gisa funtzionatzea ahalbidetzen duen anfiteatro batekin hornitua, Zamalanda itsasadarraren ertzetik, oinezkoentzako pasealeku berritu berriaren ondoan, parkea paraleloan zeharkatzen duen bidegorri bati esker, bizikletaz, oinez edo patinetan gozatzeko pasiorako guneak, terrazak, itsasadarrera irekitako begiratokiak, hiri-hondartza bat eta larre naturalak.
Jarduketa osatzeko, Labe Garaiak pasealekua eta Franco-Belga Konpainiaren mineral-kargaleku zaharra elkarlotzen dituen pasabide bat eraiki da, zurezko egituraz egindako erabilera anitzeko pabilioi batekin batera, estetika industrialekoa, kai-barrenaren alboan. Pabilioiaren aurrean daude harmailak, ur xaflaren gainean, eta pantalan flotatzaile bat, uretara iristea eta uretako jarduerak garatzea ahalbidetuko duena.
Halaber, eremuaren industria-memoria osatzeko, zoru horiek hartu zituzten jarduerak eta erabilerak gogorarazten dituzten hainbat informazio-mugarri daude, eta Magdalena Abakanowiczen “Dancing Figures” eskultura jarri da.