BILBAO Ría 2000ren Administrazio  Kontseiluak, 2023ko abenduaren 18an Bilbon bilduta, honako ebazpen hau hartu du beste batzuen artean:

 

Estudios y Obras Rekalde, S.L. enpresari adjudikatzea Karmen kalea urbanizatzeko obren 3. Fasea, Barakaldon, 520.902 euroko zenbatekoan, BEZa eta zergak kanpo utzita, sei hilabeteko epean gauzatzeko.

 

Adjudikatutako obrek honako jarduera hauek hartzen dituzte barne:

 

  • Karmen kalearen urbanizazioa, Visesa sozietate publikoak RES AL-23 lurzatian eraikitzen ari den eraikuntzaren aurrealdean.
  • Larrea kaleko eraikiNak atzealderaino egokitzea eta oraingo oinezko konexioa hobetzea.
  • Arcelor-Mittal enpresaren jabetzakoa den etxola egokitzea eta estaltzea.
  • Postontziak, balbulak eta ekipamenduak jartzea eremu horretan orain dagoen HHS sarean.
  • Gauzatutako zerbitzu-sareak ingurunean dauden zerbitzu-sareekin konektatzea, haien funtzionaltasuna bermatzeko.
  • Obren eremu osoaren lorezaintza, zuhaitzak eta ureztapena.

 

Esku-hartze hau eremu osoa urbanizatzeko proiektuaren zati da. Proiektu hori udal zerbitzu teknikoekin koordinatuta erredaktatu zen, eta Barakaldoko Alkatearen Dekretuaren bidez onartu zen, 2017an. Visesak etxebizitza-eraikuntzak eraiki dituen neurrian, dagozkien urbanizazioak gauzatu izan dira.

 

 

 

 

 

BILBAO Ría 2000ko Kontseilari berriak

 

Administrazio Kontseiluaren aurretik, Akziodunek Ohiz Kanpoko Batzar Orokor Unibertsal bat egin da, eta bertan Kontseilari berriak izendatu dira, beste batzuen kargua berritu da, eta kargu-uzte batzuk gertatu dira.

 

Bilboko Alkate Juan Mari Aburto Rique jaunak BILBO Ría 2000ko Presidente gisa betetzen duen kargua berritzeaz gain, azpimarratzekoa da Garraio eta Mugikortasun Jasangarriaren Estatu Idazkari José Antonio Santano Clavero jauna izendatu dela Sozietatearen Presidenteordea izateko, Francisco David Lucas Parrón Jaunaren ordez.

 

Halaber, Administrazio Kontseiluan honako ordezkari hauek sartu dira: Elixabete Etxanobe Landajuela andrea (Bizkaiko Ahaldun Nagusia) eta Ogasun eta Finantzen Foru Diputatu Itxaso Berrojalbiz Zabala andrea, biak Bizkaiko Foru Aldundia ordezkatuz; Nora Abete García andrea, Bilboko Udalaren Alkateordea eta Mugikortasun eta Jasangarritasun Saileko Zinegotzi Ordezkaria, udal horren ordezkari gisa; eta Leire Iglesias Santiago andrea (SEPESeko Zuzendari Nagusia) eta Iñaqui Carnicero Alonso-Colmenares jauna (Etxebizitza eta Hiri Agendaren Ministerioko Hiri Agenda, Etxebizitza eta Arkitekturako Idazkari Nagusia), biak SEPESen ordezkari gisa.

 

Sozietatearen Presidenteaz gain, honako ordezkari hauek ere euren karguan jarraituko dute: Asier Abaunza Robles jaunak (Bilboko Udalaren Hiri Plangintza, Proiektu Estrategiko eta Espazio Publikoaren Zinegotzi Ordezkaria), Imanol Pradales Gil jaunak (Azpiegitura eta Lurralde Garapenaren Foru Diputatua), Amaia del Campo Berasategui andreak (Barakaldko Alkatea), Ricardo Barkala Zumelzu jaunak (Bilboko Portu Agintaritzaren Presidentea) eta José Vicente Reyes Martín jaunak (Gobernuaren Bizkaiko Ordezkariordea).

 

Akziodunen Batzar honetan zituzten karguak utzi dituzten Kontseilariak honako hauek dira: Francisco David Lucas Parrón jauna, Yolanda Díez Sais jauna, Unai Rementería Maíz jauna, José Mª Iruarrizaga Artaraz jauna, Francisco Javier Flores García jauna eta Fidel Vázquez Alarcón jauna.

 

BILBAO Ría 2000ren osaera

 

BILBAO Ría 2000REN akzioak honela daude banatuta bere akziodunen artean:

 

Sepes – Lurzoruaren Enpresa-erakunde Publikoa % 25

Adif                                                                       % 15

Bilboko Portu Agintaritza                                     % 10

Eusko Jaurlaritza                                                  % 15

Bizkaiko Foru Aldundia                                         % 15

Bilboko Udala                                                       % 15

Barakaldoko Udala                                                 % 5