BILBAO Ría 2000
BILBAO Ría 2000 sozietatea 1992ko azaroaren 19an sortu zen, metropolialdeko antzinako industriaguneen leheneratzea zuzentzeko xedez.
Irabazi-asmorik gabeko sozietatea da, eta administrazio publiko guztiek lankidetzan aritzeko konpromisoarekin sortu zen, zeregin berbera zutela: Bilboko metropolialdea eraldatzea.
Hirigintza, garraioa eta ingurumena barne hartzen dituzten hainbat jarduketa koordinatzen eta gauzatzen ditu BILBAO Ría 2000k. Ikuspegi globaletik garatutako proiektuak dira, eta bat datoz hirigintza-agintariek zehaztutako hiri-plangintzako gidalerroekin.
Honako helburu hau du: Bilbo metropolitarreko eremu degradatuak edo gainbeheran dauden industriaguneak leheneratzea, garapen orekatua lortzen eta hiri-kohesioa hobetzen laguntzeko. Helburu hori lortzeko, hirigintza, garraioa eta ingurumena barne hartzen dituzten hainbat jarduketa koordinatzen eta gauzatzen ditu BILBAO Ría 2000k.
Ikuspegi globaletik garatutako proiektuak dira, eta bat datoz hirigintza-agintariek zehaztutako hiri-plangintzako gidalerroekin. Gainera, sozietatearen akziodun diren administrazio eta enpresa publiko guztien partaidetza eta babesa dute.
BILBAO Ría 2000n inplikatutako erakunde guztien konpromiso aktiboa mantendu egin da sozietatearen jarduera hasi zenetik, eta hiri-eraldaketako obra garrantzitsuak egitea ahalbidetu du.
BILBAO Ría 2000 1,8 milioi euroko hasierako ekarpenarekin sortu zen, eta, urteak igaro ahala, sozietateak erakutsi du gaitasuna duela bere finantza-oreka lortzeko, sozietatea osatzen duten bazkideen aurrekontu publikoetara jo behar izan gabe. Halere, bere jarduera-programan sartzen ez diren obra zehatzetarako hitzarmen puntualak egiten ditu.
Sozietateak baliagarri bihurtu ditu bere akziodun batzuen –erakundeak eta enpresa publikoak dira guztiak – jabetzako hainbat lursail, metropolialdean aukeran egon arren erabiltzen ez zirenak. Horretarako, dagozkien udalekin koordinatu da, lurzoru horietarako aurreikusitako erabilerak aldatzeko. Horren bidez lortutako funtsak, berriz, hiri-eraldaketarako erabili ditu.
Urdina: % 50 Estatuko Administrazioa
Gorria: % 50 Euskal Administrazioa
BILBAO Ría 2000 kapital publikoko sozietate anonimoa da. Erdibana osatzen dute Estatuko Administrazioak —haren mendeko enpresen bidez: EEZP (Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoa), Lurzoruaren Enpresa Erakunde Publikoa, Bilboko Portu Agintaritza eta Adif— eta Euskal Administrazioek, hau da, Eusko Jaurlaritzak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko eta Barakaldoko udalek.
BILBAO Ría 2000n inplikatutako erakunde guztien konpromiso aktiboa mantendu egin da sozietatearen jarduera hasi zenetik, eta hiri-eraldaketako obra garrantzitsuak egitea ahalbidetu du.
BILBAO Ría 2000ren talde teknikoa 10 pertsonak osatzen dute, eta, gainera, kanpoko laguntzaile teknikoen babesa du, azterlanak, proiektuak eta obra-zuzendaritzak egiteko.