Trenbide-azpiegiturak
Adifek eraikitako Miribillako geltokiak zerbitzua ematen dio Renfe-Aldirietako C-3 lineari (Bilbo Abando-Urduña). BILBAO Ría 2000k burututako ingeniaritza-erronkarik zailenetako bat izan zen. Izan ere, hiru putzu hondeatu behar izan ziren, haietako bat 50 metrokoa, eta Cantalojaseko tunela zabaldu behar izan zen, aldirietako eta salgaien garraio-zerbitzuak gelditu gabe.
Putzu nagusiaren diametroa 15 metrokoa da, eta 16 solairuko eraikin baten antzeko altuera du. Horrenbestez, Adifen sareko sakonena da.
Geltokiak Miribilla, San Adrian eta Urizar dorrearen inguruko auzoetako 20.000 bizilaguni ematen die zerbitzua. Erabiltzaileek bi minutu inguru behar dituzte Abandoko geltokira heltzeko, bertan gainerako garraiobideak hartzeko: Renfe-Aldirietako C-1 eta C-2 lineak, metroa, tranbia, Renfe-FEVE eta hainbat autobus-linea.