Cargando...

Bilbo Zaharra

Miribilla Eskola

BILBAO Ría 2000k Bilbo Zaharrean gauzatutako jarduketa guztien artean, Miribilla Eskola ikastetxe publikoaren eraikin berria izan da nabarmenetako eta garrantzitsuenetako bat auzoarentzat. Miribilla Eskola 2005-2006 ikasturtean jarri zen martxan. Eraikinak hiru solairu eta jolastoki izateko prestatutako estalki bat ditu. Solairu guztiak arrapala handi baten bidez daude elkarrekin konektatuta, eraikin osorako irisgarritasun bikaina bermatzeko. Miribilla Eskolak bi zentro independente ditu eraikin berean; 0 eta 2 urte bitarteko haurrentzako haur-eskola eta 3 eta 12 urte bitarteko ikasleentzako ikastetxe publikoa. Eraikin berriaren eraikuntza balio estrategiko handikoa izan zen, aukera eman baitzuen Mariaren Bihotza plazan zegoen aurreko eraikina eraisteko eta plaza eraberritzeko, auzoko gune nagusia izan zedin.

FITXA

  • Inaugurazio-data: 2005-07-05
  • Lurzatiaren azalera: 5.600 metro karratu
  • Eraikitako azalera: 7.926 metro karratu
  • Bi solairu, jolastoki independente banarekin, eta estalitako jolastoki bat.

Irudi-galeria