Cargando...

Basurto – Santimami

FEVE linearen lurperatzea Basurton eta bere inguruaren urbanizazioa

Bilboko Basurtu eta Errekalde auzoetatik igarotzen den Adif-Zabalera Metrikoko trenbidearen hiri-integrazioak eta 2010eko urtarrilean Basurtu-Ospitaleko geltokia ireki izanak amaiera eman zioten trenbidea lurperatzeko obra handiari. Horrela, erabat aldatu zen Basurtu auzoaren itxura. Trazadura berria martxan jarri zenean, trenaren plataforma libre geratu zen. Plataforma horren lekuan 1.500 metroko tartea urbanizatu zen, non oinezkoek lehentasuna duten gaur egun. Eremu horretan, 2,7 kilometroko trenbidea lurperatu eta geltoki berria eraikitzeaz gain, BILBAO Ría 2000k Geltokiko Bidea kalea urbanizatu eta bulebar bihurtu zuen, eta oinezko nahiz ibilgailuentzako hainbat hiri-konexio ezarri zituen.

FITXA

  • Lurpeko trenbidea zerbitzuan jartzea eta Basurtu-Ospitaleko geltokia irekitzea: 2010-01-25
  • Lurpeko trazadura berriaren luzera: 2,7 km (Olabeagako tunel berria barne hartuta).
  • Masustegiko trenbide-pasagunea kentzea.
  • Urkiola eta Camilo Villabaso kaleen arteko zubia kentzea.
  • 10.000 metro karratuko bulebar berria Geltoki Bidea kaleko lehengo trazatuaren gainean.
  • Oinezko eta ibilgailuentzako konexio berriak.

Irudi-galeria