Cargando...

Basurto – Santimami

Babes Zibileko eta Herritarren Segurtasuneko eraikinak

Udaltzaingoaren eta Suhiltzaileen udal-zerbitzuak Garellanoko antzinako kuarteletan zeuden, harik eta BILBAO Ría 2000k Miribillan eraikitako eraikinetan kokatu arte. Babes Zibilerako eraikinak hangar handi bat du, irteteko prest dauden hogeita bi kamioi lerrokatzeko edukierarekin. Dagozkien kukainak ere han daude, larrialdietan suhiltzaileei ibilgailuetarako sarbide zuzena errazteko. Hangarraren gainean beste hiru solairu daude. Bestalde, Herritarren Segurtasuneko zerbitzuen egoitzak izar-forma du. Beheko solairuan tiro-galeria, kalabozoak eta beste instalazio batzuk ditu. Horrez gain, sarbideko solairua eta beste hiru solairu ditu. Azken solairuan krisi-mahaiak egiteko leku bat dago gordeta, egoerak hala eskatzen duenerako. Babes Zibileko eta Herritarren Segurtasuneko erakinen diseinatzailea Coll-Barreu arkitektoa da, 2005ean antolatutako ideia-lehiaketa irabazi baitzuen. Eraikinen oinplanoaren formaz gain, fatxada deigarria da haien ezaugarri nagusietako bat. Fatxada horri eta ekipamenduen kokaleku estrategikoari esker, Bilboko leku askotatik ikus daitezke, baita hiriko sarbideetatik ere, besteak beste A-8 eta A-68 autobideetatik.

FITXA

  • Lekualdatze-data: 2012ko martxoa.
  • Eraikitako azalera osoa: 29.252 m2
  • Lurzatiaren azalera: 19.155 m2
  • Entrenamendu-dorrea: 1.514 m2 eraikita eta 32,5 metroko altuera.
  • Babes Zibileko eraikina: 22 kamioi gordetzeko edukiera duen hangarra, hiru solairu eta ariketa fisikoa egiteko erdiko espazio bat.
  • Herritarren Segurtasuneko eraikina: tiro-galeria, kalabozoak eta beste instalazio batzuk beheko solairuan eta beste hiru solairu gainerako ekipamenduetarako.
  • Oinezkoen pasabidea bi eraikinen artean, eta, bertan, liburutegi bat eta dokumentazio zentro bat.

Irudi-galeria