Cargando...

Barakaldo

Adifen trenbidea estaltzea

Renfe-Aldiriak trenbideari zerbitzua ematen dien Adifen linea estalpean doa Erreketa parean (Barakaldo), Labe Garaien etorbidearen (Desertuko geltokitik gertu) eta Arrontegiko zubiaren arteko tartean eraikitako kaxoiari esker. Tunel aizun horren egitura hormigoi armatuzko estribuez eginda dago. Horien gainean, hormigoi aurreatezatuko habe aurrefabrikatuak ezarri ziren. Jarduketa horren helburuetako bat da Erreketatik itsasadarrerantz doan eremua garatzen laguntzea, gutxi gorabehera 40.000 metro karratuko azalera duten lursailak urbanizatzeko. Lursail horietan, Plan Orokorraren arabera, zonaldea biziberritzeko hirigintza-ekipamenduak eta -elementuak ezarriko dira.

FITXA

  • Estalkiaren luzera: 475 metroko trenbidea, Labe garaien etorbidetik Arrontegiko zubira.
  • Kaxoiaren neurriak: 16,5 metroko zabalera eta 6,5 metroko altuera.
  • Eraikin bat erantsi da larrialdiko irteera gisa eta aireztapen-sistema zein trenbide- eta segurtasun-instalazioak hartzeko.

Irudi-galeria