Hiri-artea
Abandoibarrako erribera-pasealekua antzinako Evaristo Churruca kaiaren gainean eraiki zen. Haren bidez, gure industriaren eta portuaren historian oso adierazgarria izan den eremua berreskuratu zuen hiriak.
Eremu horretan, hain zuzen, lehenago izandako industria-jardueraren oroipenean «Memoriaren pasealekua» eraiki zen: tokiko eta nazioarteko artistek egindako aire zabaleko eskultura-bilduma, pasealekuan zehar kokatuak. Jarraian bildumako eskulturak aipatuko ditugu.