Ametzola
BILBAO Ría 2000k berdeguneak berreskuratzeko egindako jarduketarik garrantzitsuenetakoa da Ametzolako parkea. 36.000 metro karratuko inguru honek lehen Zabalgunearen eta Errekalde auzoaren artean zegoen oztopoa ordezkatu zuen. Proiektua Javier López Cholletek sortu zuen, lehiaketa nazional baten ondorioz, eta osagai hauek dira bereizgarrienak: pasealekuak, pergola (geltoki berriaren gainean dagoena), Miquel Navarroren eskultura (12 metroko garaierakoa eta aluminiozkoa) eta urmaela. Inguruko ikastetxeetako haurrek ere hartu zuten parte diseinuan; izan ere, etorkizuneko erabiltzaileek zer nahi zuten ulertzen lagundu zieten arkitektoei.
Etxebizitza berrien eta Gordonizeko inguruaren arteko pasagunea da parkea, eta Errekalde auzoa La Casilla kiroldegiaren atzealdearekin lotzen du, plaza txiki eta babestu batek Casto Solano eskultorearen “Mercurio” lana jaso duen lekuan.