Cargando...

Abandoibarra

Bulego-dorrea

Iberdrola dorrea eraikin berezienetako bat da Abandoibarra eremuko guztien artean. Cesar Pellik diseinatu zuen, eremu horren irudia osatzeko hiri-mugarritzat hartuta.

Espainiako iparraldeko eraikinik altuena da: 165 metro ditu. Horrenbestez, Bilbo berriaren ikurretako bat bihurtu da. Haren azalera osoa 50.000 metro karratukoa da, 41 solairutan banatuta, guzti-guztiak bulegoetarako.

Dorrea triangelu-formako oinplano baten gainean diseinatuta dago, eta altueran gora egin ahala estutuz doa pixkanaka. Dorrearen ondoan, 20.000 m2-ko bizitegi- eta merkataritza-erabilerako bi eraikin daude , Carlos Ferrater arkitektoak diseinatuak; eraikin bakoitza dorrearen alde batean dago, tartean lorategi-eremu bat dutela.

Irudi-galeria