Cargando...

Jarduketak

Abandoibarra

Honako erronka honi egin behar izan zion aurre BILBAO Ría 2000k, premiazko plan bat behar zuen eremu narriatu baten hirigintza-eraldaketaren buru izateko: ontziola bat, portu-instalazioak eta trenbidea zeuden lekuan, itsasadarraren ondoko pasealeku zabala, erribera-parkea eta bizitegitarako, aisialdirako eta ekonomia-jarduerarako gune pribilegiatua sortzea.

Cesar Pellik, Diana Emetorik eta Eugenio Aguinagak osatutako taldeak egindako Master Planaren hirigintza-preskripzioei jarraituz —horretarako berariaz deitutako Ideien Nazioarteko Lehiaketa irabazi baitzuten—, 1998an hasi ziren obrak, eta 2003an iritsi zen lehen mugarri handia: Abandoibarra pasealekua, Nerbioiko erribera-parkea, Pedro Arrupe pasabidea eta Unibertsitateen etorbide berritua inauguratu ziren, aldi berean.

Obrak, eraikinak eta ekipamenduak joan ziren gauzatzen apurka-apurka, harik eta jarduketa 2011ko irailean amaitu arte, Ingelesen Landako parkearen inaugurazioarekin. Ordurako, Bilboren eraldaketaren ikono eta milaka bilbotar eta bisitarirentzako ezinbesteko topagune bihurtua zen Abandoibarra.

FITXA

  • Obren hasiera-data: 1996ko urtarrila
  • Obren amaiera-data: 2011ko iraila
  • Azalera osoa: 348.507 metro karratu
  • Berdeguneak eta aisialdirako guneak: 115.714 metro karratu
  • Inbertsioa: 202 M€
  • Master Plana: Cesar Pelli, Diana Balmori eta Eugenio Aguinaga

Abandoibarrako Jarduketak

Mazarredo zumarkalea
Casilda Iturrizar parkea handitzea
Abandoibarra etorbidea, Leizaola Lehendakariaren kalea eta Ramón Rubial kalea
Unibertsitateen Etorbidea
Deustuko Liburutegia
Zubiarte mekataritza-gunea
Etxebizitza eraikinak
Deustuko zubiko eskailerak
Meliá Bilbao hotela
Euskal Herriko Unibertsitateko parainfoa
Ingelesen landako parkea
Erribera-parkea
Pedro Arrupe pasabidea
Euskadi plaza
Kaiak konpontzea
Bulego-dorrea

Aurretik eta Ondoren

Abandoibarra

Abandoibarra

Abandoibarra

Abandoibarra